
PLAN MANAGEMENT
Hona hemen laster argitaratuko den funtzionalitate berri bat: PLAN MANAGEMENT
Azken urtetan, irakasleek ariketak programatzeko, epemuga ezartzeko, asteka antolatutako ariketak ikusteko eta ariketen esleipena blokean editatzeko aukera izanteko hobekuntza asko egin dira.
Mundu osoko irakasleekin elkarlanean, irakasle zein administratzaileentzat oso lagungarriak diren funtzionalitate batzuk hobetu ditugu:
- Gela batetik bestera ariketak kopiatu
- Programazio bat sortu eta beste irakasle batekin partekatu.
- Beste ikasturte bateko programazio berrerabili.
- Ikasturte osorako ariketak esleitu.
Hori guztia eta askoz gehiago posiblea izango da interfaze berriari esker.
Nola funtzionatzen du.
Gela batetik bestera kopiatu
Gela bati esleitutako ariketa guztien zerrenda, burututakoak, aktibo daudenak eta etorkizunerako programatuta daudenak, "programazio" gisa gorde daitezke. Programazio hori gorde ondoren, beste gela batera gehitu daiteke.
Oso lagungarria da maila berean matematikako hainbat gelatan klase ematen dituzten irakasleentzat, gela guztietan ariketak esleitzeko orduan denbora gutxiago erabili beharko duelako.
- Gela batean ariketak esleitu
- Programazio bat gorde
- Gela aldatu
- Programazioa gehitu
Hau hainbat aldiz egin daiteke. Aste bat lehenago esleitzen dituzten irakasleek astero kopiatu dezakete programazioa, edo maizago, nahi izanez gero.
Programazio bat gehitu ondoren, irakasleek aldaketak egin ditzakete eta ariketak pertsonalizatu, jatorrizko programazioan eraginik izan gabe. Hori jarduera aktiboekin zein programatutakoekin egin daiteke.
Programazioa partekatu
Ariketak hainbat gelarako erabiltzea eta sinkronizatzea helburu garrantzitsua da erabiltzaile askorentzat. Funtzionalitate hau ere lagungarria izango da Matific-ekin lan egitera ohituta dauden eta beste irakasle batzuei lagundu nahi dieten irakasle askorentzat ere.
Edozein programazio gorde ondoren, klik bakar batean "partekatu" esteka sortzen da. Beste irakasle batek estekan klik egiten duenean, programazioa bere gelan kargatzeko eskatuko zaio. Onartu ondoren, ariketak bere gelari esleituko zaizkio.
Aurreko ikasturteko programazio bat berrerabili
Irakasleek aurreko ikasturteetako programazioak berrerabil ditzakete. Ikasturte amaierako programazioa gorde eta hurrengo ikasturtearen hasieran gela berrian kargatu besterik ez dute egin behar.
Programazioa gehitu
Matific-ek sistemako testuliburu eta curriculum bakoitzerako eta ikasturte bakoitzerako pertsonalizatuako "aurrez ezarritako" programa bat sortu du. Ikasturte osorako lana irakasle bakoitzak esleitu beharrean, aurrez ezarritako programazio bat aukeratu eta bere gelara gehitu dezake. Modu honetan, gelako ikasleek aste bakoitzerako lana esleituta izango dute.
Programazio hori oinarritzat hartuta, nahi adina aldaketa egin daitezke, baita bertsio pertsonalizatua gorde eta partekatu ere. Horrek irakasle askori ariketak azkar eta erraz esleitzen lagunduko die.
What about the Planner?
Planen kudeaketa abiarazteak "Plangintza didaktikoa" funtzioa desagertzea ekarriko du. Orain, atal bereizi batean lan egin beharrean, ariketak esleitzeko erabiltzen den interfaze eta funtzionaltasun bera erabiliko da programazioak sortzeko.
"Plangintza didaktikoa" aktibatuta duten geletan lana ez da galduko. Egindako plangintzan esleituta dauden ariketak automatikoki programazioan bihurtuko dira.
Irakasle moduan saioa hasten ez baduzu, ez duzu ezberdintasunik nabarituko. Plangintza didaktikoan zeuden ariketak, orain, esleitutako ariketen zerrendan asteka ordenatuta agertuko dira.
Irakasle gisa saioa hasten baduzu, ez duzu "Plangintza didaktikoa" atalean sartzeko aukerarik izango. Horren ordez, programatuta zenituen ariketak Ariketak - Esleitutako ariketak atalean aurkituko dituzu. Desberdintasun nagusia da orain ariketak aldez aurretik editatu ditzakezula.
Gure helburuetako bat arazorik gabeko trantsizioa bermatzea da. Jar zaitez gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko.
Ondorioa
Funtzionalitate berri honek egiten zenuen gauza bera, baina denbora gutxiagoan egiten laguntzea nahi dugu eta asteko programazioak zure gelen eta beste irakasle batzuen artean partekatzeko aukera ematea.
Zure iritzia jakitea gustatuko litzaiguke. Bidal iezaguzu zure iruzkina.